BERTSOLARITZA

                       

Jarraitzen dugu bertsolaritza proiektuarekin. Orain dela urte batzuk hasi ginen Bertso eskolaren laguntzarekin eta, hasieratik, eskola honetara Amaia Agirre bertsolaria etorri izan zaigu hamabostean behin 5. eta 6. mailako ikasleekin gaia lantzera.

                               

 Jarduera honen helburuak hauek dira:

                                   

Bertso zaletzea, beraien ingurunean ere tradizio honen transmisioa bermatua izan dadin.

Ikasleen ahozko adierazpena aberastea, hiztegia, sormena... landuz.

Komunikazio-estrategia arrakastatsuak lantzea, komunikazio egoera errealak erabiliz eta hizkuntzaren funtzio aniztasuna landuz: pertsonak hunkitzea, barre eginaraztea, norbere alde jartzea, deskribatzea, iritzia ematea, zerbait kontatzea.

Euskararen erabilera sustatzea, hain formalak ez diren hizkuntza erregistroak ezagutu eta erabiliz, lagun artekoa, eta euskararekiko jarrera positiboago bat hartu araziz.