IKASTEKO KOOPERATU / KOOPERATZEN IKASI

 

Hezkuntza beharrei erantzun egokia eman nahian ikasketa kooperatiboa bultzatuko dugu.

 

Beharrezkoa da lankidetzan eta elkarlanean aritzea, elkarri laguntzea, ikasten aurrera egiteko, nork bere ahalmenak ahalik eta gehien garatzeraino.

 


Metodologia:

 

Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea da gurea, ikaskuntza kooperatiboan oinarritzen dena. Hain zuzen ere, “Ikasteko Kooperatu-Kooperatzen Ikasi” proiektuak eskaintzen dituen baliabide desberdinak geureganatuz.

 

 

 

Banakako ikaskuntza zein taldekoa bultzatzen ditu, eta funtsezko ardatzetako bat izango da oinarrizko gaitasunak eskuratzen laguntzea, batez ere gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna eta  hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.

 

 

 

Ikasgelako taldeen kohesioa landuz, taldean lan egiteko prestatzea eta ikas-prozesuan aurrera egitea dira helburu nagusiak.

 

 

 

Horretarako, besteak-beste ondorengo atalak hartzen ditugu kontuan:

 

 

 

¿ Kide guztien parte-hartze orekatua/ekitatiboa ziurtatzea.

 

 

 

¿ Adostasunaren bidez erabakitzea

 

 

 

¿ Elkarrezagutzak eta lagunarteko harreman positiboak bultzatzea.

 

 

 

¿ Kideen arteko elkar-laguntzaz baliatzea.

 

 

 

¿ Desberdintasunekiko errespetua eta bizikidetza bermatzea.

 

 

 

¿ Lan indibiduala eta talde lana, bata-bestearen osagarri modura uztartzea.

 

 

 

 

Ikasketa kooperatiboaren helburuak:

 

Talde bateko kide guztiek eskolako edukiak ikastea.

Parte-hartze ekitatiboa ahalik eta gehien bermatzea.

Haien arteko aldibereko elkarrekintzari ahalik eta etekin handiena ateratzea, hau da, taldean lan egiten ikastea.

 

 

ARDURADUNAK: